Aurtzaka | Gure Historia

Aurretik urte askoan lanean aritu ziren “Goierri” eta “Salleko Adiskideak” taldeak elkartuta 1979. urtean sortu zen AURTZAKA dantza taldea Beasainen.

image
Euskal Herrian puntarik punta ibiliak, atzerrian ere eginak ditugu hainbat emanaldi eta jira, hala nola Espainian, Europan eta Amerikan, guztira 14 herrialde baino gehiagotan.

Gure partaideek, bestalde, euskal dantzaren ordezkaritza eraman dute Italiako Reggio Emilia (1988), Kubako La Habana (1988) edota Frantziako Lyon-eko (1992) Nazioarteko Dantza-Jaialdi famatuetara.

Gaur egun, Goierriko dantza usadio eta tradizioekin lan egiten dugu nagusiki, bertako zenbait ohitura berreskuratu eta sustatuz. Esate baterako, 2007an Igartzako dantzarien Kofradia sortu genuen eta bertako Ezpata-dantza berreraiki genuen; baita 2008an Sanjoanetako Esku-dantza ere. Aldi berean Beasaingo herriko jaietako dantza-sokak, Loinazko ezpata-dantza eta Mariren jetsierako dantzak sustatzen dihardugu.
“Dantzan egiteko modu bat, ez onena agian, ez ederrena agian, zaharregia, txikiegia agian, baina gurea.”

K. Uribe (Moldatua)

Image
Image
Image

Harremanak eta Sare Sozialak

Garmendia Otaola 7, 20200 Beasain - Gipuzkoa (Basque Country) | aurtzaka@aurtzaka.eus
aurtzaka facebook
youtube aurtzaka